Gurasoak

98. alea digitala 
EGUBERRIAK
Abenduaren 24ean San Martingo plazan goizeko 10:00etan elkartu ginen. Oso eguraldi txarra egin arren, 20-30en bat lagun inguru bildu ginen bertan. Urtero bezala, Larraitz Sukia soinua jotzera etorri zen eta Sastei aldera abiatu ginen, handik kantatzen eta eskean hasteko. Bidean zehar jendea gehitzen joan zen taldera. Hamaikak aldera bi taldetan banatu ginen, talde handiena (1. mailatik behera) plaza inguruan geratu zen eta zaharrena (2. mailatik 6. mailara bitartekoak) Arrondoraino joan zen. Gero bi taldetan gerturatu ginen Kalostra azpira. Bittor jatetxekoek kroketa ederrak oparitu zizkiguten eta horretaz aparte, txorizo egosia, patata frijituak eta freskagarriak dastatu genituen. Eguraldiak lagundu ez zuen arren, oso ondo pasatu genuen! Eskerrik asko guztioi eta hurrengo urtera arte!
BITXI IKASTAROA
Guraso elkarteak otsailean bitxi ikastaroa antolatu zuen guraso eta herritarrentzat. Larraitz Sukia izan zen irakaslea eta bitxiak egiten irakatsi zien ikastaroan parte hartu zuten 9 laguni. Ostegunetan eguerdi partean eskolako plastika gelan elkartzen ziren eta hasiera batean 4 saioko ikastaroa zena, bostekoa bihurtu zen. MIYUKI teknika erabiliz, lepokoak egin zituzten, KUMIHIMOZ izeneko eskumuturrekoak eta baita FIMO pasta erabiliaz, belarritakoak eta eraztunak ere bai. Partaide guztiak bitxiz beteta eta Larraitzi esker teknika guztiak ondo ulertuta eta ikasita joan ziren etxera (pazientzi ederra dauka). Larraitz Sukiari gure esker ona irakatsitakoagatik talde osoaren eta guraso elkartearen izenean!!!!! Hona hemen egindako lanen argazki batzuk:
 
NEREA MENDIZABALEN HITZALDIA
Martxoak 26an Nerea Mendizabal psikopedagogoa izan genuen eskolan. “Errespetuzko komunikazioa: bizitzarako komunikazioa” gaiaz hitz egin zuen. Taldetxo bat elkartu ginen. Zaintza zerbitzua ere egon zen eta haurrak primeran pasatu zuten. Nereak Mendizabalek, gure haurrekin urrutiratzen laguntzen gaituzten zailtasunak aztertzen lagundu zigun eta ondoren, beraiengana gerturatzen, ulertzen eta elkartzen lagundu diezazkigukeen komunikazioaren pausoak aurkeztu zizkigun. Gure ustetan oso interesgarria izan zen hitzaldia eta gustura egon ginen Nerearen hitzak entzuten eta parte hartzen.  
MARRAZKI ERAKUSKETA
Apirilak 4rako oilasko jana antolatzeko asmoa geneukan. Gure nahia Kalostran afaritxo bat antolatzea eta bertan gure haurren marrazkiak erakustea eta oparitxo batzuk banatzea zen. Afarirako sarrera gutxi saldu zirenez gero, oilasko jana ez egitea erabaki genuen. Baina haurrek ia lanak eginda zeuzkatenez gero, ez zitzaigun egokia iruditzen marrazki horiek karpeta batean sartzea eta ahaztea. Horregatik, apirilak 4ean, ostiralean, umeen lanak zintzilikatu genituen eskolako atarian eta partaide guztiei oroigarri bana eta pasta poltsatxo bana eman genien. Horretaz aparte, margola batzuk genituelako, gelen artean banatzea erabaki genuen. Hemendik eskerrak eman nahi genizkieke partaide guztiei! Benetan lan bikainak egin zituzten haurrek!

8 iruzkin:

  1. Zorionak eta eskerrik asko zuen lanen gatik!!! Segi orrela!!!

    ErantzunEzabatu
  2. Lan ederra egin duzue, bihotzez eskertzen dizuet!!! Aupa gurasoak!!! Eta aupa gure eskola!!

    ErantzunEzabatu
  3. oso politak zuen lanak

    ErantzunEzabatu
  4. Oso ondo gurasoak!!! Segi orrela

    ErantzunEzabatu
  5. Gurasoak hoberenak!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

    ErantzunEzabatu
  6. oso lan politak egin duzute animo !

    ErantzunEzabatu
  7. Jarraitu orrela guraso agur garriok animo muxu bana guztioi!!!

    ErantzunEzabatu

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, beheko aukeretan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).